Bertsos - View details   To know more about this section

1998-10-09 Basauri Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Lopategi, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1998-10-09 Basauri Lagun-artekoa
Conductor
Buino, Ainara
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Jon
Maia, Jon
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean
Gaiari oharrak
Lizarra-Garazi, Gernikako bonbardaketa,...

Description

Melody
Santa Barbara zure bizitza A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1998-10-09 Basauri Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Lopategi, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia:
Adizu Aritz galdera batez
zuzenduko naiz zugana;
aipatu degu Euskal Herrian
aldatua dela plana;
protagonismo dena galdu du,
protagonista izana;
orain Lizarra izan behar da
lehenago Gernika zana. (bis)

A.Lopategi:
Jon lagun orain atera duzu
horren tema berezia,
baina aztertu gurako neuke
ez baita hain itsusia;
gernikarra naiz baina Lizarra
ez dut txarto ikusia,
beraz batera heltzen badira
bakea ta justizia. (bis)

Maia:
Ni gernikarra izan ezkero
izango nuke gaur kezka;
horregatikan adarra jotzen
hurreratu naiz galdezka.
Begira non dan zuen koadroa,
hori al da zuen festa?
Lehenago horma osoa zen ta
gaur kromo bat baino ez da. (bis)

A.Lopategi:
Zu zeu ez zara gernikarra ta
horra zure inbidia;
koadru horretaz ere badago
zeresana ugaria;
hor txiki-txiki jarria dago,
hain da gauza nabaria!
Baina oraindik bere esanahia
dauka lehen bezain haundia. (bis)

Maia:
Ederki dakit Picasso zela
pintore on ta bikaina;
ederki dakit haundia zala
bere obraren tamaina;
ederki dakit famatu zela
hark merezi zuan aina,
baina badakit orain dagola
Lizarra aldeko dultzaina. (bis)

A.Lopategi:
Guztiongana iritsi da bai
dultzaina horren zarata
ta Madrileko tanborrak ere
hori ezin leike tapa.
Hitz egiteko garaia heldu da
aitzaki denak lagata;
Oin ikusiko dogu benetan
hemen nor dan demokrata! (bis)

Maia:
Demokrazia hurbil daukagu
baina oraindik ez da hemen
eta ni ere konturatu naiz
jendeak nola dakien;
adibide bat jarri ezkero
ulertuko da ongien:
bonbak Gernikan utzi zituzten
eta koadroa Madrilen. (bis)

A.Lopategi:
Bonbaketa bat sufritu gendun,
hain da gauza nabarmena.
Halan ta guztiz urteak pasaz
iritsi da ondorena;
orain hautatu beharko dugu
garena ta ez garena;
hori izan leike Madrilen kontra
geure bonba haundiena. (bis)

Maia:
Jendea oso serio dago
begira hona ta hara;
gure errua izan liteke
jarrera hau beharbada,
baina ez pentsa dena serio
joango denik bertara;
hau ez da mitin elektorala
hau bertso afaria da. (bis)

A.Lopategi:
Seriotasunak alde batera
utzi ditzagun lehenbailehen;
jendeak ondo pasatu nahi du,
hori hain dago nabarmen.
AEK-ko ikasleren batzuk
ere ba omen daude hemen;
urratsez urrats joango gara
ia noraino heltzen garen. ( bis)