Bertsos - View details   To know more about this section

1998-03-13 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1998-03-13 Getxo Jaialdia
Conductor
Respaldiza, Juanjo
Gai-emailea
Santxo, Joseba
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Oihane
Iturriaga, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Oihane, Euskal Herrian geratzen den azken asto emea zara eta Unai Marokotik ekarri dautsuen astoarra.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1998-03-13 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Unai Iturriaga

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O.Enbeita:
Marruekos aldetikan
asto bat enkargu,
pareja egiteko
ondo ez gaude gu;
hau ez da asto polit
batentzat eredu,
igual estingitzea
ere merezi du. (bis)

Iturriaga:
Honek ez nau onartzen,
hainbeste oztopo!
Marruekosetik nator
ta ez nau gogoko;
baina narrua ez dozu
zuk hobeto joko,
ta porrotxo bat badut
einda gerorako. (bis)

O.Enbeita:
Porrotxoa gustatu
ohi zaie askori,
hiru-lau kaladekin
aurpegia gori.
Marruekos aldetikan
zatoz lodi-lodi;
txokolatezkoa al da
delako zer hori? (bis)

Iturriaga:
Afrikarra naizela
ta horrenbeste gaitz!
Emeak ernaltzen ni
ibili izan naiz maiz;
eperdi buelta hori
zabal zazu garaiz;
bestea neure kontu
profesional bat naiz. (bis)

O.Enbeita:
Asko gustatzen baitzait
kaladen tratua,
gerorako ez utzi
porroen kontua;
hola kumea leike
ondo haunditua,
erdi marroia eta
erdi moratua. (bis)

Iturriaga:
Holako lanak egin
ditut nik ugari;
preparatuta nago
ez al da nabari?
Baina lana ein orduko
horra bi eskari:
Mohamed jarri eiozu
lehenengo astoari. (bis)

O.Enbeita:
Mohamed deitu leike
zuk esan antzera,
baiezko erantzunekin
egina galdera.
Kontuak utz ditzagun
ta goazen lanera;
astiro sartu zazu
ta azkar atera. (bis)

Iturriaga:
Eske ari da astoa,
gehiegi da, tira;
hasi egin beharko da
ta bukatu di-da.
Mugitu gorputz hori,
mugitu ekira,
nik soilik egiten dut
Mekara begira. (bis)