Bertsos - View details   To know more about this section

1998-03-28 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Joseba Artza, Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
BBK Sariketa (6. 1998)
Performance
1998-03-28 Bilbo Sariketa
Conductor
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Artza, Joseba
Estiballes, Arkaitz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Joseba, baserritarra zaitugu eta bart erabat mozkortuta ailegatu zinen; ezin izan zenuen atea ireki eta txakurraren txabolara sartu zinen lotara. Arkaitz txakurrak kanpoan igaro behar izan du gaua.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1998-03-28 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Joseba Artza, Arkaitz Estiballes

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Artza:
Nahiz seter irlandesak
eman nahiko pena,
ezin nintzen ez sartu
atean barrena;
txakur txabola ez zen
aukera txarrena;
txakurra ez al da ba
lagunik onena? (bis)

Estiballes:
Ez dakit nola nazen
ni zure laguna?
Mozkortuta zabiz zu,
gauza ezaguna;
gainera ikusten dotsut
musturra iluna;
txokolatea ez zan
atzo jan zenduna! (bis)

Artza:
Txakur honek eman dit
makina bat izu!
Bere hitzek ez dute
behar beste pisu;
txorakerian dabil
aspaldian maixu;
nik atzo zer jan nuen
zer axola zaizu? (bis)

Estiballes:
Egia esan horrekin
ni gaur ados nago;
atzo egin zenduan
makina bat trago;
gero nire txabolan
lokartu zeharo;
edan egiten dozu
jan baino gehiago. (bis)

Artza:
Jada egin didazu
nahiko enbarazu;
benetan txakur pelma
izango zara zu!
Oilategia ere
gaur libre daukazu;
oilasko lodiena
aukeratu zazu. (bis)

Estiballes:
Buztana mogitzen dot
orain bero-bero,
baina ein deustazuna
ez neban espero;
txabola ein beharko dot
desinfektau edo;
kutxol apur bat bota
beharko dot gero. (bis)