Bertsos - View details   To know more about this section

1997-07-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aritz Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-07-19 Donostia Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Lopategi, Aritz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Txandaka-txandaka koka zaitezte Euskal Herriko hiriburuetan, eta esaiguzue zer aldatuko zenuketen hiriburu edo probintzia bakoitzean.

Description

Melody
Santa Barbara zure bizitza A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-07-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aritz Lopategi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Lopategi:
Gaur Donostira hurbildu naiz ta
egon da pixkat arraro;
turistak ere ikusten dira
geroago ta gehiago.
Zer aldatuko nukeen nik hemen,
orain hasi ta akabo!
Lazoren batzuk soberan daude,
bestela oso ondo dago. (bis)

I.Elortza:
Hiriburuak gora ta behera
jarri behar dugu adi;
Gipuzkoatik Nafarroara
joan behar dut kantari.
Argi ta garbi pentsatu dut zer
aldatu Iruñeari:
lehenengo ta behin euskaldun egin
eta ondoren Euskadi. (bis)

A.Lopategi:
Araba aldean ere badago
nahikoa txoko leguna,
nahiz Jaurlaritza hori ez dugun
denen gustoko duguna.
Baina bestela han bada nunahi
zer egiteko jarduna,
nik urte osoan jarriko nuke
Virgen Blancaren eguna. (bis)

I.Elortza:
Araba utzi eta Bizkaira
joan behar dut lasai-lasai,
zer aldatua han ere bada
ta izango ditugu zai.
Bilbo gaur egun nola dagoen
ikusita ez nago alai,
alkate garbi bat behar luke
eta ibaia ere bai.

A.Lopategi:
Hementxe nago Iparraldera
begira orain nagona:
hantxe daukagu Donibane bat,
berdin Maule ta Baiona.
Ez naiz gehiegi handik ibili
eta ez da gero broma!
Diplomatiko izan nahi nuke:
han guztia dute ona. (bis)

I.Elortza:
Pixkat pentsatzen jarri ezkero
nahiz ta ematen didan min,
nik gutxienez ez dut pentsatzen
gaurkoan Aritzen berdin:
Iparrak ere aldatu beharra
du hobea izan dedin,
abertzaleak ugaldu eta
gero gurekin bat egin. (bis)