Bertsos - View details   To know more about this section

1997-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez, Ibon Karrera

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Lizardi Saria (21. 1997. Zarautz)
Performance
1997-09-05 Zarautz Sariketa
Conductor
Laskibar, Arantxa
Bertsolaris / Authors
Jimenez, Alfonso
Karrera, Ibon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk biok estropadetan ibiltzen zarete, arraun talde berean, baina patroi lanetan. Batzuetan bat izaten da patroi eta besteetan bestea. Izan ere, zu, Alfontso, eskarmentu handiko patroia zara, baina baita pisu handikoa ere, ehun kilokoa edo. Zuk, Ibon, berriz, eskarmentu txikiagoa duzu, baina zurekin arinago ibiltzen omen da trainerua, berrogeita hamar kilo zara hortxe-hortxe. Biotako zein izango da etzi Kontxan patroi.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez, Ibon Karrera

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jimenez:
Burugabea zera
gure kalterako,
ta hori ez da ona
taldearentzako.
Etzi Kontxan neroni
atera beharko,
kiloak aina buru
badaukadalako. (bis)

Karrera:
Buruak pisatzen du
ene lagun Joxe,
traineru kontuetan
esango det hauxe,
lan hontarako ni naiz
onena bai hoixe!
Letxe txarra're badet
Kortak bezelaxe. (bis)

Jimenez:
Letxe txarra daukazu,
ezin da ukatu,
eta gure taldea
karrasiz puskatu.
Zurekin ezin degu
bandera jokatu,
kilo gutxi ta halare
baietz hondoratu! (bis)

Karrera:
Lehen ere egina det
majina bat proba!
Esan dezunarekin
ez nago gustora.
Ia zauden horretan
ehun kilotik gora,
zurekin segurogo
urperatuko da! (bis)

Jimenez:
Tipo txolina zera
zu nere parean,
ta ezingo zera juan
traineru aurrean;
zig-zag egingo dezu
sarritan bidean,
ta ziaboga hartu
Aquarium parean. (bis)

Karrera:
Ziaboga egin det
nik guztiz beroa,
zure kiloekin da
hemen endredoa.
Zu lan hontan jartzeko
behar du eroa,
hau traineru bat degu
ez petroleroa! (bis)