Bertsos - View details   To know more about this section

1996-08-16 Albiztur Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1996-08-16 Albiztur Jaialdia
Conductor
Matxinandiarena, Jokin
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu Mikel mekanikoa zaitugu eta Peña zirujanoa sarri joaten zaizu kotxea konpontzera. Edozein aberi dela ere, konpontzea baino nahiago izaten duzu piezak aldatzea. Gaur, ordea, kirofanoan zaude prostata hondatuta duzula eta hor duzu aurrean zirujanoa.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1996-08-16 Albiztur Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal:
Ofizioa dut mekaniko,
oso lanbide noblea,
nere motorra ezin konpondu
gaur aurkitu zait, ordea.
Kirofanoan hemen dadukat
zirujanoa gordea,
ia nolabait konpontzen dezun
nere karburadorea. (bis)

Peñagarikano:
Kotxearekin ibili izan det
zurekin hainbat disputa;
sarritan piezak aldatzen zitun
eta beretzat izkuta.
Hau esan eta mekanikoa
gera zintezke sututa:
kenduta ere berdin-berdin da
alperrikan daukazu-ta. (bis)

Mendizabal:
Nik dadukadan pieza hori
nahi dut ahal dala mantendu;
zirujanoa eskatzen dizut:
arren ez zaidazu kendu.
Repuestorik ezin da aurki,
hori behar da konpondu,
alfer samarrik egonagatik
horrek berea egiten du. (bis)

Peñagarikano:
Sarritan piezak aldatzen ditu
bate motiborik gabe.
Kirofanoan bilutsik dago,
bada hainbat nobedade.
Matrikulari beidatzen zion,
hau hortan genuen trebe;
matrikulari begiratuta
zu ere zahartuta zaude. (bis)

Mendizabal:
Kotxea eta nere motorra
jartzen ditut parez pare,
eta dagona arreglatzea
beti izaten da hobe;
motor bat ere izan behar du
injezio onan jabe;
pertsona ez da ondo ibiltzen
bate pixik egin gabe. (bis)

Peñagarikano:
Kirofanoan zeuk egin dezu
gaur sekulako erreka;
operazioa egin behar diot
baitu zikinez beteta,
ta plastikoa ipinitzeko
nik hartu behar det beta,
plastikoakin ibiltzen ere
ondo ohituta zaude-ta. (bis)

Mendizabal:
Zure aldetik jarri ezazu
tokatzen zaizun zatia,
operatzeko hartua baitet
nik ere erabakia.
Zirujanoa, egin zaidazu
operazio egokia,
giza gorputzak ez baitu izaten
kotxearen garantia. (bis)

Peñagarikano:
Zer pentsatua egon daiteke
orain garantian mugan,
zerorri ere ezer konpontzen
ez zera ibili itxuran.
Zirujanoa naizela baina
oraintxe jarri naiz dudan,
txatarreria gertu egon balitz
hara botako zintudan. (bis)

Mendizabal:
Hori nolatan esan liteke
hemen belarri ertzera?
Amorrazioz erantzungo'iot
orain hitzetik hortzera:
zirujanoa atrebitu da
txatarrera botatzera;
zirujano bat zera zu eta
enterradore ez zera. (bis)