Bertsos - View details   To know more about this section

2001-10-28 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-10-28 Amurrio Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Sorozabal, Jokin
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Igandero joan ohi zara mezetara, baita zintzo-zintzo 500 pezetakoa bota ere zorrora, Elizaren beharretarako. Jakin duzu Elizak milioiak inbertitu dituela burtsan. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-10-28 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nik igandero egin izan dut
eliza aldeko jira;
otoitz egin ta jaun hartu ere,
lehengo ohituren harira;
bostehun pezeta edo gehiago
bota ere bai saskira;
ta orain hoiek hasi omen dira
boltsa aldera begira;
hoien beharrak ta Euskaltelenak
berdinak izango dira. (bis)

Haserre biziz jarrita nago
ta zerbait esan nahi nuke:
lepoa moztu zieten haiek
bazuten hainbat bertute;
norbera pobre behar zuela
besteren laguntzen truke...
Itxura danez santujaleok
buelta emana digute;
pobreziaren legea hauek
alderantziz hartu dute. (bis)

Ni bezelako kristau xumeei
a ze ostiko itzela!
Zin dagizuet gehiago honuntz
etorriko ez naizela.
Kristok entzungo balu hau dena
ziur mugituko zela,
apaizei eta gotzai guztiei
emanaz zigor epela,
latigazoka tenplo hartara
sartu zenean bezela. (bis)