Bertsos - View details   To know more about this section

2001-11-04 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-11-04 Elorrio Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Elizagoien, Bittor
Elortza, Igor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok txerrikumeak zarete. San Martin laster den beldurrez zu, Bittor, zeure dieta erdira jaisten hasi zara. Igorrek berdin jaten jarraitzen du.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-11-04 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Igor Elortza

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Elizagoien:
Txerrikumea ez da
bizitzen oparo;
gainera bizi gera
gero ta okerrago.
Nahiz ta jatea nuen
nik ere nahiago,
jana maite dut bainan
bizia gehiago. (bis)

I. Elortza:
Barka, baina nik ere
maite dut bizitza;
San Martinez hiltzea
hain litzake hitsa!
Nahiz ta erabakia
zuk hartu bortitza,
berez eskasa nahiz ta
alperrik zabiltza! (bis)

Elizagoien:
Arazo asko duzu
orain gizentzeko,
nunbait jaio baizinan
denak tentatzeko.
Bainan hilko zaituzte
askoren antzeko,
besterik ez bada're
trabatik kentzeko! (bis)

I. Elortza:
Nik hori entzuteko
ez nuen usterik;
behin entzun ta zer esan
ote dezaket nik?
Lasai, ez naute eta
botako hemendik;
traba ez dizut egiten
nik zuri besterik. (bis)

Elizagoien:
Lagunak gera eta
ederki gabiltza;
janaria're ez da
batere murritza.
Baina ez da hain txarra
orain nire ditsa;
Gutxinez luzetu dut
urteko bizitza. (bis)

I. Elortza:
Ni ere pozik bizi naiz
gaur bazterrik bazter,
nagusian etxean
jabe eta maizter.
Laguntzat hartzen nauzu,
beraz mila esker;
baina bat gutxiago
izango dut laister. (bis)

Elizagoien:
Nausiak onartu du
nere malezia;
gainera utzi behar dit
aurtengoz bizia.
Zuk egin behar dezu
alkira jauzia,
ta gero neretzako
jateko guzia. (bis)

I. Elortza:
Ez dakit iritzia
daukazun zuzena;
engainaturik zaude
niri ematen pena.
Jatekoa zuretzat,
entzun dut ordena,
baina zeu zara hemen
jango zaituztena! (bis)