Bertsos - View details   To know more about this section

2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-11-03 Lesaka Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Ibarra, Iratxe
Silveira, Xabier
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu Xabier, bainu gelako pisua zara. Iratxe, egunero jartzen zen zure gainean. Badira ordea bi hilabete begiratu ere egin ez dizula.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Xabier Silveira

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Silveira:
Lehen beti zen nerekin,
zen kontu larria;
gaur berriz ahaztua nau,
hau ez da berria,
haundi du ipurdia
ta zabal gerria;
goxo al dago Iratxe
aitaren txerria? (bis)

Ibarra:
Lehen tipo fina neukan,
nik hori badakit;
baina ez da bakarrik
txerriarengatik.
Hor goian ipintzea
beldurra ematen dit,
kirola egiteari
utzi nionetik. (bis)

Silveira:
Aspaldi ez zarela
joan aerobikera;
aspaldi ahaztu duzu
mendi irteera,
baina halare lasai
etorri gainera,
oraindik politena
zerorri baitzera. (bis)

Ibarra:
Oraintxe jarri nauzu
zuk umore alaiz,
baina penaz nago ni
zerbait argaldu nahiz;
mendira lehen joaten
nintzen sarri ta maiz,
ta orain berriz Silveiran
tabernan sartzen naiz. (bis)

Silveira:
Zu lehenago mendira
joaten zinen sarri,
ta loditu zarela
urrundik igerri.
Halare nire gainin
lasai-lasai jarri,
baina hori bai, Silveira
ez zazu ekarri! (bis)

Ibarra:
Zu Silveiraren aurka
hasi zara ozen,
baina nire ustetan
jokatzen du zuzen.
Ez naiz hasiko hura
zugana ekartzen,
hura urte osoan
ez baita pisatzen.

Silveira:
Silveira ez dezagun
solas kontutzat har,
zu oraindik ez zara
hura bezain zatar.
Jarri gainin, ez duzu
aztoratu behar,
beti jarriko baitut
berrogeita hamar. (bis)

Ibarra:
Berrogeita hamarrekin
lehen egon nintzen fin,
baina azken aldian
ai, hirurogeikin!
Kokoteraino nago
bertso afariekin;
korrika hasi behar dut
Andoni Egañakin! (bis)