Bertsos - View details   To know more about this section

2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aritz Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Lopategi, Aritz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu Aritz 10 urteko mutikoa zara eta Unai ama. Gaur eguerdian amak bazkaltzeko bainak jarri dizkizu. Ez dituzu jan. Afaltzeko, eguerdian jan ez dituzunak atera dizkizu berriro. Launa bertso zortziko txikian Aritz hasita.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aritz Lopategi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Lopategi:
Bainak eguerdirako
platera beteta
ta gauerako ere bai,
niretzat gordeta.
Hara zergatik nagon
amatxo erreta:
niretzat beti bainak
ta aitari txuleta. (bis)

U. Agirre:
Aitak gogor lanari
nola ohi dion ekin,
ezin det konparatu
nik hura zurekin.
Orain jango dituzu,
ondo dakit jakin,
edo bihar goizian
kafesnearekin. (bis)

A. Lopategi:
Amatxo, badaukazu
nahikoa jenio,
ta jan beharko ditut,
zer erremedio!
Baina ez nauzu elikatzen
zuk oso serio;
Unaik bere haurrari
pizza ekartzen dio! (bis)

U. Agirre:
Unaiek eiten duna
nik ez det jasango,
hori ona danikan
ez dizut esango;
gainera gehio pagaik
ez dezu izango,
ta ez dezu kalean
txutxeririk jango! (bis)

A. Lopategi:
Baina ta aza jaten
ekin eta ekin;
garbantzu zein lentejak
ere bardin-bardin.
Noiz jarriko didazun
nahiko nuke jakin,
hanburgesa patata
frijidu batzukin? (bis)

U. Agirre:
Ume zahar honek sortu
dit mila endredo!
Hanburgesa, patatak
orain bero-bero,
seitun ateratzerik
ez zazu espero,
baina izango dituzu
bainak jan ta gero. (bis)

A. Lopategi:
Aguantatu behar
zure azterketa
eta hementxe nago
bainakin beteta.
Nola ez dizut egingo
hainbat berriketa,
ikastolan be hobeto
jaten dugu-eta! (bis)

U. Agirre:
Ikastolan ez dute
inoiz jaten bapo,
txerrikeria pranko
ta ez daude plako.
Honekin errietan
segitu beharko;
alkatxofa patatak
dauzkagu biharko. (bis)