Bertsos - View details   To know more about this section

2001-12-02 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-12-02 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Goikoetxea, Arkaitz
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Arkaitz, hirurogeita hamar urteko agurea, gida-baimena berritzeko asmoz etorri zara Jexus Mari medikuarengana. Badaezbada, urdaiazpikoa besapean hartuta etorri zara. Launa bertso, zortziko txikian, Arkaitz hasita.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-12-02 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Goikoetxea:
Ene mediku jauna,
agur ta ohore:
aitonak xaharrak badu
behar aina adore;
dohai guztiak ditut
neronekin gorde,
aukerarik ez duzu
dudan jartzeko're! (bis)

Irazu:
Makulu eta txapel,
ez buru, ez zentzun!
Esplikatu nahi baino
ahal dezake entzun?
Urdaiazpikoa're
txarra bezain lizun...
Hortatik ezagun du
ze bista daukazun! (bis)

A. Goikoetxea:
Baina hala ta guziz
badaukat kemena,
kotxea gidatzeko
gertu dut barrena.
Bista txarra dudala
gauza nabarmena;
zuk ere egizu ez
ikusiarena. (bis)

Irazu:
Oraindik biajatzen
segitzeko plana:
Benidorrera joan
idea, ai ama!
Ez ikusiarena
egingo dudana,
baina gero juan zaitez
seguroarengana. (bis)

A. Goikoetxea:
Aukera badut eta
hona naiz azaldu,
mediku honek ez dit
esperantza ugaldu.
Aitona errepidean
ez liteke galdu,
kotxia ona daukat
nahiz ta ni pattaldu. (bis)

Irazu: Karnetaren eskian
zabiltza jo ta su!
Zu pattal xamar baino
kotxea indartsu.
Galdera erantzuteko
moduan zaude zu:
hanka herrenarekin
frenatzen al dezu? (bis)

A. Goikoetxea: Hanka bat herrena dut
egia esanda,
baina esan duzuna
gogorra izan da.
Ez daukat zertan hartu
frenatzeko txanda,
segundatikan ere
ezin naiz juan-da. (bis)

Irazu: Hau ez degu izango
gaur sinestekoa,
zahartu ta gero ere
txofer hastekoa...
Baimena izango da
bizi guztikoa,
ta zeurekin eraman
urdaiazpikoa! (bis)