Bertsos - View details To know more about this section
2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
Bertsoa entzun |
2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Jauregi:
Eskaleak atea
jotzen du sarritan,
Colina:
gizajoa baitago
gure inbiritan.
Barrenean samina,
negarra begitan;
lagundu behar ditugu
guztiak egitan.
S. Jauregi:
Jaunaren izenean
limosnaren eske,
Colina:
datozte burumakur
ta erabat triste.
Hala ere nerekin
lasaitu zaitezke,
nik ematen diet ta
sentitzen naiz aske.
S. Jauregi:
Axola ote zaigu
haien egoera?
Colina:
Neri axola dit ta
pila bat gainera!
Laguntzeko ezin gal
inolaz aukera;
aurreratu behar gara
guztiok batera.