Bertsos - View details   To know more about this section

2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Sarriegi, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Aitor, etxekoandrea zara. Gaur, Euskal Herri osoan greba eguna da. Lantokietan ez da lanik egin, baina etxean zortzi lagun dituzu bazkaltzeko orduan.

Description

Melody
Itsaso hori dago zatarra
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Beti lanean, beti ondradu,
urteetan hala jardun gera gu,
ta hala ere esperantzarik
ez degu sekula galdu. (bis)
Guztiak libre ni salbu,
honek zentzurik ba al du?
Pakerik ez da azaldu.
Gauza bakarra galdetzen det nik
ta noski zentzurik badu:
etxekoandreok zer ote garen
langile ala esklabu. (bis)

Gure aitonen, gure senarren
osaba-izeba ta gure haurren
lanak guretzat izaten dira,
ez jai ta ez urteurren! (bis)
Larri det kanpo ta barren,
ta denean nabil herren,
baina hori ez da txarren;
pixkat pentsatzen haste hutsak gaur
hara zertara nakarren:
esker onik ez dela jasotzen
beraintzat bizi arren. (bis)

Gogorra baita gure jarduna,
sofan etzanda bizilaguna,
ta gero guk geuk egiten degu
nolako estuasuna! (bis)
Oraina daukat iluna,
berdintsu etorkizuna,
nondik jaso maitasuna?
Betikoa da baina halere
iritsiko da eguna
etxekoandreok gure iraultza
egin beharko duguna. (bis)