Bertsos - View details   To know more about this section

2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Erabat maiteminduta zaude neska bategaz. Badakizu droga arazo larriak dituela berak. Ezin duzu burutik kendu! Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Melody
Itsaso hori dago zatarra
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sudurzulotik sator-zulora,
hilkutxa, meza, malko ta lora;
laburtuz zoaz horretarako
geratzen zaizun denbora. (bis)
Behin lortu zenuen droga,
egin zenuen aproba,
eta orduan gustora;
baina konforme ez eta hortan
jarraitu dezu gerora;
arrisku hori merezi badu
oso ona izango da. (bis)

Guraso jator batzun alaba,
daude ez irri ta ez algara,
gogorregia egiten ari
baitzaie azken bolada. (bis)
Ta inor kezkatzen bada,
berandu omen da jada;
betiko aitzakia, hara.
Saiatu egin omen zera ta
ezin omen duzu laga;
maite zaituzten guztien mina
baino gehiago al da ba? (bis)

Jada ez zaude zeure onean,
pozoia dezu zainen barnean
ta sinistu nahi ez duzun arren,
hilko zaitu azkenean. (bis)
Gainditu behar denean,
saitu gogor lanean
lagun denen izenean;
eta ez zazu beldurrik izan
larritzen zeran unean,
zure ondoan egongo bainaiz
hala behar nauzunean. (bis)