Bertsos - View details   To know more about this section

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Sei urteko semearekin batera bizi zaren ama ezkongabea zara. Gaur, semea ikastolan, "aita, ama eta ni" deritzan marrazkia egin duela esanez datorkizu. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Melody
Itsaso hori dago zatarra
Stanza name
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Haren goxoa, haren epela,
orain malkoek musu umela,
aita ta hirurok marraztu eta
ume hona zatozela; (bis)
zu jaiotzeko zinela
istripu batean bela,
a ze destino krudela!
Ta orain berriz marraztu dezu
bera balitza bezela;
banekien bai ikusi ez ta're
bihotzean zenuela! (bis)

Umea zuri zenbat goraintzi,
oroimenak du mila garrantzi,
zuri barrutik atera zaizu
zenbat maitasun ta antsi! (bis)
Aita gabe ezin etsi,
ta marraztera iritsi;
haurra ezin det sinetsi!
Bere argazki bat badago gelan,
sekula ez dizut utzi,
ta ze marrazki egin diozun
zoaz eta erakutsi. (bis)

Istripu hura ez zan makala!
Baina sortu da bere ezpala,
bere irudia bere aurpegian
soinean daramadala. (bis)
Haurra eder ta kabala,
maitekorra ta apala,
aitak nahiko zuen hala;
marrazki horrek etorkizuna
zerbait goxatu dezala,
eta ez zazu sekula ahaztu
etxean hiru gerala. (bis)