Bertsos - View details   To know more about this section

2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-12-01 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Silveira, Xabier
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Adiskideak zarete biok eta ezkonduak. Orain dela gutxi arte maitale bana izan duzue. Zuk, Sustrai, gertatu zenaren berri kontatu egin diozu emazteari. Xabierrek sekretuan gordetzea nahiago du. Hiruna bertso, seiko motzean, Sustrai hasita.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
KOPLEN MULTZOA

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Xabier Silveira

Stanza name:  KOPLEN MULTZOA 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Colina:
Hartu nun lehen tartean,
bota nion bat-batean,
berak marmarrez erantzun zidan
ta indar betean.
Bizirik nagon artean,
mesede edo kaltean,
guzti-guztia kontatu diot
liburu batean. * (bis)

Silveira:
Liburu bidez argitan,
utzi du guztien bistan,
andreagatik berak ez dula
sentimendurikan.
Erran baina zergatikan,
berak ez du errurikan;
zuk jasan ezin duzuna ez du
jasan beharrikan. (bis)

Colina:
Pentsatu arren luzaro,
argitu nion zeharo
ta orain berriz gure artean
trabarik ez dago.
Ze kontu ta erreparo,
kontatu eta akabo!
Eta uste dut maite nauela
lehen baino gehiago. (bis)

Silveira:
Zure ustea da antzu,
zara gezurraren maisu,
eta andrea ere kristona
sartzen ari zaizu.
Engainatuko zaitu zu,
orain laztan, orain musu,
ordea txanpon berberarekin
ordainduko dizu. (bis)

Colina:
Zer-nolako deskontrola!
Maite dut andre potxola,
nere andreak ez daukalako
holako odola.
Ziplo bota nion hola,
orain ez dio axola,
eta uste du maitaleakin
utzita nagola. (bis)

Silveira:
Gezur eta irain zikin
entzungaitz diren hoiekin,
sentimendutzat pena dut soilik,
hau zait sinestezin.
Zuk nahi duzun hura egin,
nik jarraituko dut berdin,
sexuak ez du zerrikusirik
maitasunarekin. (bis)