Bertsos - View details   To know more about this section

2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-12-01 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Azkenaldian oso pertsonaia ezaguna egin zara. Ospea eta arrakasta daramatzazu zurekin. Jende askoren begiradapean zaude. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Melody
Leiho ertzetik entzun dezaket
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertso kantuan noizbait izan nun
gora heltzeko aukera,
bi mila ta batgarren urtean
heldu nintzen finalera.
Orduz geroztik nere egoerak
ez du egin ez hobera!
Dena doakit gainbehera,
biziki fite gainera. (bis)
Berez gozoak behar zuenak
atera baitzait kaltera,
paparazziak atzetik dauzkat,
hortik kontuak atera! (bis)


Jende aurrean, zuen aurrean,
jakin behar da egoten,
jende guztiak gure akatsak
ditulako itxaroten.
Kazetarikin pasa zaidana
ez da errexa izaten:
ti-ta santiamen baten,
harreman guztia eten. (bis)
Larrugorritan ipintzen naute
berdekariek egiten;
batzuk ez dakit arroxa eta
beltza bereizten dakiten. (bis)


Zer naizen eta nora nijoan
nik biziki ongi dakit,
zuen aurrean eredutxo bat
izan behar naiz haatik,
baina norberak egon behar du
beste guztian gainetik;
"animo Sustrai" gogotik,
denak elkarren ondotik. (bis)
Naizen bezala agertuko naiz,
onetik eta txarretik,
ahal dela Sustrai izan nahi nuke
Colina izan aurretik. (bis)