Bertsos - View details   To know more about this section

2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Aturritik Ebrora herri bat badela Belodromoa izan liteke lekuko. Urte asko daramatzazu zuk nahi baino tristura gehiago ikusiz. Zure ondorengoentzat beste zerbait nahi zenuke. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Melody
Nere gorputza dardarka daukat
Stanza name
Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aturritikan Ebro tartean
gauza onik ezin soma,
inondik ere egin baidegu
erreten sakon-sakona;
nere aurretik aita nuen ta
aitan aurretik aitona...
Ez degu lortu baina haurrentzat
desio dugun zoriona.
Behingoagatik lortu nahi nuke
jendearen jaramona!
Kartzeletako lau horma,
eskoltak hara ta hona...
Herri aske bat utzi nahi diet
ta herrian aske gizona,
ta horretarako egin nahi nuke
nere eskutan dagona.

Lortuko degun ala ez degun
denbora bera da juez,
ilusioa behintzat badegu,
horretan gaude indarrez.
Baina zergatik gabiltza denok
aurpegi ilun samarrez?
Hemen oihu bat egin nahi nuke
esperantza gorazarrez;
etorkizuna hobea dela
egingo nuke nik trabes,
gure helburu ta amets
guztiak kunplitu baietz!
Badakit ondo asko gaudela
pentsakera desberdinez,
postura denak onartzen ditut,
baina ajolik eza ez.

Bizi dadila gure herri hau,
bizi bedi iritzia!
Askatasuna izan dadila
bake bidez iritsia!
Orduan pozik egingo nuke
askatasun irrintzia,
maiz helburuak aipatu arren,
bideak du garrantzia;
bidea zein den nik neuk bederen
ez dut oraindik ahantzia,
zenbat gogo ta antsia!
Eta ate bat itxia;
nik Euskadi bat amestu nahi dut
inortxok ez irentsia,
hori litzake nere haurrentzat
nik nahi dudan herentzia.