Bertsos - View details To know more about this section
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza
Bertsoa entzun |
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza
Stanza name:
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Negua horra dago
jaunak etorria
txoritxo bat saltoka
ez da berria
lumak harroak eta
paparra gorria
horixe da neronen
amets iturria
nire aldarria
eskari garbia
hor hago jarria
pozen oinarria
origi etorri hadi
txantxangorria
Bere itzala han du
gaineko arbola
badaki zeharkatzen
beko ujola
maite du pisua naiz
artzaien etxola
esan dudana ez da
jaunak parabola
txori hori hola
ikusiz dagola
ez dakigu nola
gintezken kontsola
kanta zak eta ez hadi
ixil inola.
Txangangorria degu
oso txori fina
neguan-e laguntzat
den krabelina
elur zuri gainean
ai zer atsegina
ez haiz kantari abila
hala ere berdina
guretzat egina
haizelajakina
hona nere grina
barruko burdina
kanta zak libre nahi ta
izan ezina.