Bertsos - View details   To know more about this section

1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Performance
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Mendizabal, Mikel
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hementxe,jende aurrean, bi inbentore bildu zarete. Bakoitzak inbenta ditzala inbentatzekoak.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Mikel Mendizabal

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal
Inbentuz hasi behar
goizeko deriboran
izango dan ustetan
biontzat: mejoran
gaurko saioa noski
guretzako on dan
txapelketa daukagu
aspaldian modan
bertsoak inbentatzen
badegu nahiko lan.
Lazkano
Jendea lanan bila
hor dabil jota ke
ogia bildu nahirik
langintz zorren truke,
bainan inbentatzean
ba dut zenbait neke
nere inbentutikan
bat bizi diteke
gezurra inbentatzen det
nahi dunantzat merke.
Mendizabal
Pasatu beharko da
hainbat nobedade
ta hortan ez hastea
askoz degu hobe
zu atera bai zera
gezurraren alde
lehenago ere bere
mortoripean gaude
nahiko gezur badegu
geiho asma gabe.
Lazkano
Zure lagun bat naiz ni
eta ez gorrota
ogia bilatzeko
inbentuz nago ta
nere gezurrai hasi
zerade zu kontra
hala ere hortikan
beharko da bota
egizalearentzat
ezer ez dago ta.
Mendizabal
Nahiko gezur badegu
gaurkoz gure gana
berak zoritxarrean
pausoa emana
inbentu bat dakarkit
orain zuregana
egia maitatzeko
bidea ta plana
ta gaur hemen guk biok
asma behar dana.
Lazkano
Zure pentsamentua
ez da oso txarra
bainan gogoan daukat
mantendu beharra
zerbaitetan usatu
behar nere indarra
zuk daukazun asmoa
ez dan arren txarra
goseak hilko zaitu
nere lagun zaharra.