Bertsos - View details To know more about this section
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Bertsoa entzun |
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gisa hortara egina bada
leo ere hainbat irrintzi
aurrera ere segi beharko
hortan ez dezagun etsi
beti behar da gente bidean
zorrotz hortzak erakutsi
eskatzen ez da akatsik izan
emateko gogo gutxi.
Herri txikiak arazoetan
badegu hainbat birtute
eta oraindik karga gehiago
gainera bota digute
askatasunan eskean doaz
jaunak horren beste urte
gurea dala badakite hori
gizonki eman nahi balute.
Hori dalata pasatu degu
bakina bat atsegabe
borroka hori bihurtu zaigu
gorroto hutsaren labe
aurrera ere segi dezagun
orain arte bezain trebe
ta egunen baten egin gindezke
gure herriaren jabe.