Bertsos - View details   To know more about this section

1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Performance
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Lopategi, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lazkano Santo Tomasetako edo San Tomasetarako txerriaren errifarako bileteak eskainiz, Lopategirengana heldu haiz.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano
Gazterik obra onak
nituen ikasi
gaurkoan ere ez naiz
oso oker hasi.
Gabonak pasatzeko
lukainka ta guzi
gauza errexa daukazu
txartel hau erosi.
Lopategi
Beraz txerri bat dago
haundi eta edar
ta zure bileteak
eskintza hau dakar
baina begiraturik
gure herrian zehar
nahiko txerri da lehendik
gehiago ez da behar.
Lazkano
Merke eskura leike
nahi hainbat bankete
hogei duro xaharrekin
hoetabost bilete
dudatan egon gabe
animatu zaite
edo zeure anairik
ez al dezu maite.
Lopategi
Kirrin eta kurrunka
dabiltza alaiak
olkiak egiteko
ditugu garaiak
baina ez ditu gura
nere etxeko mahaiak
maitasunez erosten
ditut nik anaiak.
Lazkano
Lagun hau zerbitzea
nere atsegjn da
baina Bizkaiko berri
naiz lehendik jakinda
lehen ere han ibili ziran
bakar hil ezinda
neronek jarriko det
txorizo eginda.
Lopategi
Lokarri bat harturik
daukazu katigu
eta Balda gunia
jarri da testigu
orain histori zaharra
aipatutzen digu
txerri hiltzen ez baina
jaten badakigu.