Bertsos - View details   To know more about this section

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Manuel Sein "Xanpun"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Performance
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Sein, Manuel "Xanpun"
Exercise
Binaka gaia-emanda puntutan kartzelako-lana
Proposed topic
Konturatu ez bazarete ere, bioi txarraterako botoiak falta zaizkizue. Praketako botoiak.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Manuel Sein "Xanpun"

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lizaso
Brageta zabalikan
gure kalterako.
Xanpun
Xixa pixkat ein det
ta ez diadet aztu.
Lizaso
Xanpunek hila daduka
ez da aterako.
Xanpun
Ez ote da hastean
noizean behin justu.

Xanpun
Zertako begiratu
dute oin behera.
Lizaso
Ikusi nahiko zuten
gutxi gora bera.
Xanpun
Fama gaizto hori
daukan bat al gera.
Lizaso
Zurekin jai dadukate
hemendik aurrera.

Lizaso
Urteak aurrera eta
indarrak arindu.
Xanpun
Halaik ere Xanpunek
berea egin da.
Lizaso
Ezin badezu luzitu
ez zaitea mindu.
Xanpun
Badakit zer hartu ta
zer behar ordaindu.

Xanpun
Nabila gutxi gora
ahal horiekin.
Lizaso
Barkatu baina nik ez det
gaur fedeik zurekin.
Xanpun
Gizonak hasi ta zer
egin nahi dik jakin.
Lizaso
Lanik ez bukatzekotan
etzaitea ekin.

Lizaso
Alperrik zabaltzea du
buru zurituak.
Xanpun
Hori ezin aidatuz
zagon geldituak.
Lizaso
Zertan bisitatzen ditu-
zu zuk medikuak,
Xanpun
Ekenda dezate nik
galduko lekuak.

Xanpun
Medikuek sendatzen
al du eri danak.
Lizaso
Zu behintzat horrelakuak
daduzkazu planak.
Xanpun
Ni sendatu nahi nauenak
izango itu lanak.
Lizaso
Gaztiarena etorri
zerbait nahi duanak.