Bertsos - View details   To know more about this section

1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jose Luis Gorrotxategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Performance
1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Intxaurraga, Juan Inazio
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Xabier
Gorrotxategi, Jose Luis
Exercise
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Itsaso zabalean topo egin dozue bakoitza itsasuntzi batetan. Bat, zu Telleria, Amerika aldera zoaz, eta zu Azpillaga Euskal Herri aldera zatoz.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jose Luis Gorrotxategi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza
ltxas zabala urdina eta
luzea ta biribila
ni haruntz noa eta hau handik
honuntz datorren mutila,
ni hara noa Iparragirre
zenaren arrasto bila
ta bueltan gero etorriko naiz
ez banaute bertan hila
zure herrira itzultze hori
pozgarri izan dedila.
Gorrotxategi
Itsas gainean bizimodua
inontzat ez da leguna
bi herri eta biak desberdin
han gure zai daukaguna
nik utzi det Amerika eta
Euskal Herrian barruna
pasa nahi nuke gaurtik aurrera
bai gaua ta bai eguna
bidaia on bat egin zazu ta
ikusi arte laguna.
Amuriza
Ikusi arte diozu eta
zorionez itzul zaite
zure bidetik haruntz noa ni
nahiz ta lur hau izan maite
odola daukat beroa eta
ez dit axotarik bat-e
Ameriketan biziko naiz ni
neure aberritik aparte
Euskal Herria askatutzeko
hainbat dolar bildu arte.
Gorrotxategi
Agur esan da ni banijoa
hor itsasoan barrura
iruditzen zait banijoala
inpernutikan zerura
izane horren maitea det nik
Euskal Herriko madura
zu jaio zinan txokoa eta
Euskal Herri jator hura
hamaika bider etorri behar
zaizkitzu danak burura.
Amuriza
Buruan ditut etxea eta
kale, mendi ta hainbat lur
Amerikako egonaldia
etzait gertatuko labur
baina ez nauzu hara joateko
sekula izango bildur
itxas erdian haruntz ta honuntz
topo eginak hemen gaur
Gorrotxategi ongi etorri
eta nik zueri agur.
Gorrotxategi
Zuk bezelaxe nik ere etxetik
harunz juteko irten nun lehen
baina geroztik nere bihotza
zein tristeturik egon den
hori garbiro esango dunik
besterik ez dago hemen
izan zazula beti zutikan
irauteko hainbat kemen
beti zure zai izango gera
eta azaldu lehenbaitlehen.