Bertsos - View details   To know more about this section

1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Performance
1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Intxaurraga, Juan Inazio
Bertsolaris / Authors
Azpillaga, Jon
Telleria, Millan
Exercise
Binaka gaia-emanda puntutan kartzelako-lana
Proposed topic
Ez dakit zuek konturatu zareten baina biok prakak ipurdian puskaturik dauzkazue.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Millan Telleria

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Telleria
Lehen ibilia degu
hainbat zalaparta
Azpillaga
Galtzak puskatuta ere
gu lasai aguanta
Telleria
Ustez politak ekarri
ta hauxen da marka
Azpillaga
Kalte ederra daukat
berriak dira ta.

Azpillaga
Ez al dezu somatu
ipurdiko hotza
Telleria
Nik uste nuen zala
puskarraren hotsa
Azpillaga
Bueltatutzeko daukat
ni kristoren lotsa
Telleria
Ez gaude oso biko
apain apraposa.

Telleria
Hemen jarri gerade
puskatuen listan
Azpillaga
horrelako gauzak non
gertatutzen diran
Telleria
Hankak luzeak eta
ipurdia bistan
Azpillaga
Hasi beharko degu
berrien konkistan.

Azpillaga
Orain ederki gaude
kalera joateko
Telleria
Norbaiti esan behar
guk aurrez josteko
Azpillaga
Ipurdia hoztea
geuretzat kalteko
Telleria
Orratza badut haria
palta dut hasteko.

Telleria
Galtzak atzean puskatu
ta ez gaude egoki
Azpillaga
Nun puskatu ditugun
Jaungoikuak daki
Telleria
Guk saieska saieska
goazen poliki
Azpillaga
Andriak gu ez gaitu
hartuko ederki.

Azpillaga
Leku txarren batean
al ginan jarriak
Telleria
Beraz erosi beharko
ditugu berriak
Azpillaga
Hemen arkitzen gera
gizon selebriak
Telleria
Numero bat haundiago
hurrengo neurriak.