Bertsos - View details   To know more about this section

1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Performance
1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Intxaurraga, Juan Inazio
Bertsolaris / Authors
Azpillaga, Jon
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu Azpillaga bandoa jotzen ari zara, eta zu Zeberio, entzuten zaude.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azpillaga
Orain arkitutzen naiz
esan beharrian
herria jarri dedin
bere indarrian
berdin eleiza banko
ta berdin barrian
euskera egin behar dala
Durangoko herrian.
Zeberio
Azpillaga badaukak
oain zer konpondua
zelebrea bai zegok
bai gaurko mundua
danbor haundi bat hartu
jotzen du bandua
Zeberiok holaxe
jotzen dik mandua
Azpillaga
Nere bandoarekin
behar dira ohartu
agindua daukat nik
neuk ez det asmatu
lan Ieku eder baten
nahi duenak sartu
euskera ez dakienik
ez liteke hartu.
Zeberio
Danbor haundi bar dauka
besoan osorik
jotzen du huts egin gabe
aurrera pausorik
ta esnatutzen ditu
daudenak gaxorik
baina inork ez dio
egiten kasorik.
Azpillaga
Kaso egiten ere
beharko dute hasi
disgustun bat gainera
ez dakien jausi
bankuko langileak
ta berdin nagusi
arte bete aurretik
beharko ute ikasi.
Zeberio
Honek goizean goizik
ekinaz lanari
bandoa jotzen dio
hor herri danari
Azpillaga juan da jo
bikario jaunari
ta bizkarrekoren bat
emango dik hiri.
Azpillaga
Euskerarekin denak
ibili juntuan
herri on bat gehiago
hau degu munduan
bestek agindua det
nik pentsamentuan
berdin ein bearko dute
aiuntamentuan.
Zeberio
Hola ibiltzen dituk
tontoak bakarrik
ta nei ez didak joko
horrekin adarrik
Durangon egiten dek
euskera ederrik
hemen ez edukatek
bandoan beharrik.