Bertsos - View details To know more about this section
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Peñagarikano
Gazteak gera pentsatutzeko
oraindikan gaude garaiz
hainbeste aldiz ikusten zaittut
beti zu aurpegi alaiz,
ta alkarrekin pasiatutzen
ibili izandu gera maiz
gaur beste hobe bat bilatu det nik
ta harekin geldittu naiz.
Enbeita
Beti aldatzen ikusten zaitut
orbel igerren antzean
daukazun dena gutxi delata
hobe bateren atzean,
usoa zera lagun artean
bele nigaz elkartzean
hamar aurpegi aldatzen ditu
honek egun bakoitzean.
Peñagarikano
Hamar arpegi ote dauzkaten
esaten nun hasten dan hau
lehenago goxo pasa izan dittut
nik hainbeste egun ta gau
orain beste bat hartu det eta
harekin egin diot rau
zuk ez dezu zertan hasarreturik
ni harek maitatzen banau.
Enbeita
Ez dezu inoiz hitzik bete ta
ez jardun bide zuzenik
herriarekin ibilitzeko
zuk ez daukazu kemenik
ez pentsa gero mundu honetan
mutil bakarra haizenik
eta harekin kantzatzekoan
begira egongo naizenik.
Peñagarikano
Pentsatzen jarri pena ematen dit
alde batera uztia
ni bezelaxe nola zeraden
liraina eta gaztia,
haundiagoa zeuk egin zenun
mutil honekin hastia
astegunetan nik bat nahi nuke
igandetako bestia.
Enbeita
Ezagun zaitut eta ez nago
ez pentsa horren nahigabez
besteak ere egingo dizu
oindik nazkatu ta iges
zurelakoak beti dabiltza
gauza haundiaren gosez
zaldikoren bat bilatu nahi ta
oinezkorik aurkitu ez.
Pegagarikano
Arren ez pentsa nijoanikan
zaldia dunik hartzera
arantz zorrotz bat sartu nahi dezu
neska nere bihotzera
zerbait eskatzen nizun bakoitzen
eitten zenuen atzera
neskazaharra zu geldiuko zera
deskuidatutzen bazera.
Enbeita
Esan nahi dezu zu joatea
detala nere kaltean
mutil gehiago nik badaukadaz
harrapatzeko katean
etorkizunik ez det ikusten
hire bizi tunantean
zahartzaroa ein beharko dezu
miserikordi atean.