Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur, ehun urte bete dituen aitonari kanta iezazkiozu hiru bertso.

Description

Melody
Betroiarena A
Stanza name
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Oindik ez da agortu
zure iturria,
itxaropena ere
ez da urria,
garai baten sasoia
ikaragarria,
orain buru makurka
aiton elbarria,
lehen zendun irria,
orain izurria,
kezka ta larria,
istilu gorria,
zahartzea hain da gauz
penagarria. (bis)

Bizitzaren hariak
baditu bi kurpil,
gaztetan bazenuen
zenbait iskanbil,
bainan bastoiarikan
gabe ezin ibil,
siglo bat bete eta
heriotza hurbil,
lehen harro ta abil,
orain berriz debil,
aitona hola dabil,
makur eta ixil,
bainan oraindik ere
zu ez zera hil. (bis)

Garai baten sasoia
edozertarako,
ixuriak hainbeste
izerdi malko,
ta gaur esaten dezu:
Bizi zertarako?
Gaur zahartua nago ni,
lehen nintzaden guapo.»
Lehen zinan galako,
gaur nola halako,
gaur horren kontrako
poztasunez plako,
munduan ehun urte
dituzulako. (bis)