Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Estadistikak diotenez lehen baino askoz ere barre gutxiago egiten omen dugu orain. Zergatik ote da hori?

Description

Melody
Egun lanerat abiatu zait
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garai hatean denok alaitsu
jaio ginaden lurrian,
orain goitikan gau eta egun
ari dira egurrian,
batzuek preso, besteak ihes,
denok erdi negarrian
irriparra garestia ohi da
sufritzen dagon herrian.

Nunahi ta beti eraso txarrak
gugana hemen datozti,
lehenez gainera sare estua
jarri nahi digute noski,
malkoz eta odolez ohi dira
gure etxe danak busti
hemen negarra merke daukagu
ta irriparra garesti.

Zoritxarrean egun tristeak
asko zaizkigunak junak,
bihotza ia minberatua
dadukagu euskaldunak,
itxaropena izan dezagun
oraindik ere lagunak,
parre ondoen egiten dula
azkena egiten dunak.