Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Sarasua

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Sarasua, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Kanta iezazkiozu hiru bertso hogei urteko emagaldu edo fulana bati.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Sarasua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Diru trukean saltzen dezu zuk
gorputza eta azala,
nik pentsatzen det beste jendeak
zapalduta zabiltzala,
errespetoa zor dizut orain
beste guztiei bezala,
gizarte honek jarritakoa
berak konpondu dezala.

Zu ere nunbait erori zera
behar gorrien zulora,
eta besteak bota zaitugu
ingurutikan kanpora,
nahiz eta orain diru hartzea
izan beharra ta moda,
zirkulu hortatik ateratzea
askoz hobe izango da.

Beste gizonen marka ugari
baduzu zure gerrian,
oso gazterik aurkitu zera
zeharo behar gorrian,
askoz hobeto egongo zera
beste zirkulo berrian,
ze arrazoiez borroka egin
badago Euskal Herrian.