Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Millan Telleria, Xabier "Euzkitze"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Telleria, Millan
Xabier "Euzkitze"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Euzkitze nerbioetatik erabat porru eginda edo laskituta zabiltz eta hor zoaz sikiatra honengana, Telleriangana.

Description

Melody
Gure herriko bikariuak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Millan Telleria, Xabier "Euzkitze"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze
Bertsolarien txapelketa bat
nori ez zaio inporta?
Zugana nator finalerdian
kantatzen gaur ni nago ta,
lasaitasuna eman zaidazu
orain bainago lur jota,
nerbio hauekin ez bailiteke
tajuzko bertsorik bota.
Telleria
Orain mutila lasaitu zaigu
estu genduna lehenago,
aldi batean ibili zaigu
hau nerbioen eskIabo,
kalmante eta konsejuei esker
orain oso lasai dago,
eta hargatik jasotzen ditu
nik baino puntu gehiago.
Euzkitze
Nik konfiantza banuen zugan
hurbildu nintzaizunean,
bainan gehiago lasai nazazu
Jainkoaren izenean,
oraindik ere presio asko
daukat nik aldamenean,
Retegik ere txapa jotzen du
urduri jartzen denean.
Telleria
Hilabete bat inguru bada
etorri zala etxera,
«urduri nago» esanaz hasi
zitzaidan bizketan bera,
nik esandako konsejuekin
ondo portatzen bazera,
zu Euzkitze aurtengo hontan
joango zera finalera.
Euzkitze
Beraz tratatu nahi nauzu orain
adiskide on bezela,
aitortzen dizut zure laguntzat
beti biziko naizela.
Zeharo urrun sumatu arren
Amurizaren txapela
ea zugatik lor dezakedan
finalerako txartela!
Telleria
Orain artean salto ederrik
gaztea badek egina,
bertsolai ona mutil bezela
ere bai haiz oso fina,
datorren aste hortan etxera
berriz helduko bazina,
hor Amuritzak zu izango zaitu
kontrariorik haundina.