Bertsos - View details To know more about this section
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Imanol Lazkano
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gure kukua oraindik ere
nola ez dan etorria,
aurki entzungo diogu berai
negarra edo irria,
nik pentsatzen det egingo dula
bixita negargarria,
galdetuko du oraindik ere
hola al da Euskal Herria?
Kuku maitea gure burruka
guzia ez da garaitu,
aspalditxotik hasia baina
ezin baitegu amaitu,
hau da tristea, sendi batean:
Ezin gerala anaitu,
tristuratikan geuk aski degu,
zuk zure kantuz alaitu.
Horra nik nere kezka kontatu
gaur dagokidan neurrian,
bizi baigera oraindik ere
ai neke negargarrian,
oraindik noizbait jarri gindezke
tokatzen zaigun neurrian,
denok batera kantako degu
egizko udaberrian.