Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Jon
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk Lopategi zeure bitxidendara edo joierira lapurretara etorri den pertsona bat, beroaldian, tiroz hil duzu. Epaitu zaituzte eta bizitza guztirako kartzela eman dizu Peñagarikano epaile honek.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Sentimentua sartu zitzaidan
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Doinua: Aita izena kanta beharrak

Lopategi
Negozio bat ondra guzian
kalean jarri nuan nik,
horra gizon bat pistolarekin
amenazuak emanik,
nik defenditu behar nuen ta
gaur hila dago jadanik,
ez nuen uste horren saria
kartzela izango zanik,
lapurren alde jarri al zara
zu epaile bat izanik? (bis)

Doinua: Sentimentua sartu zitzaidan

Peñagarikano
Ni epailea ta zu hiltzaile
jaunak hortan degu kako,
lehenago ere hainbat badago
Lopategi bezelako,
ta gizon hura ondasunetik
zegon eskas eta plako,
bitxidendara sartu zan hura
beharra zedukalako,
ahatik kartzelan sartuko zaitut
zeure bizi guztirako. (bis)

Doinua: Aita izena kanta beharrak

Lopategi
Ez du balio hil eta gero
nola zegon esateak,
disparatzera behartu nindun
negoziante izateak,
bestela hartu behar zituen
bitxiak eskuz beteak,
zergatik orain horren ordainez
neri kartzela kalteak?
Zeure lepoak merezi ditu
niretzat dauden kateak. (bis)

Doinua: Sentimentua sartu zitzaidan

Peñagarikano
Bitxidenda hortan gertatu zana
ez da izan bate broma,
pentsatzen nago abere zaharren
paren al dagon pertsona,
hura ez dakit nolakoa zan
baina zu ez zera ona,
hara noraino gaurko egunean
iritsi leiken gizona!
Tiroa emanda ezin zeikek hil
langabezian dagona. (bis)

Doinua: Aita izena kanta beharrak

Lopategi
Langabezian dagoen batek
atea jo eta eska,
limosna pozik emango nion
gainera irriparrezka,
baina pistolaz heldu zen eta
hortik datorkigu kezka,
ondraua preso sartu nahiean
hain zaitugu juez presta,
Frankon garaiko gizona zara
ta harritzekoa ez ta. (bis)

Doinua: Sentimentua sartu zitzaidan

Peñagarikano
Bitxidenda hortan gertatu zanak
ez gaitu asko poztuko,
ta nere alde atera dira
han ziran zenbait lekuko,
ta epaiean esan zutena
sekulan ez zait ahaztuko,
barkatu baina nik Lopategi
zu ez zaitut babestuko,
zu haina lapur bera izan balitz
zuri ez zizun ostuko. (bis)