Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Lopategi, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Jon
Murua, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu Jon, gaztea oraindik, artzain zaude Urbian zeure aitarekin. Eta gaur goizean artzantza utzi eta Urbiatik alde egiteko duzun asmoaren berri eman diozu Murua, zeure aitari.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Lopategi, Iñaki Murua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lopategi
Gustora nagon zure onduan
egin zidazun galdera,
eta orduan nik begiratu
goialdetik be aldera,
konturaturik nolatan nuen
hemen urteen galera
makila bota basora eta
aita banoa kalera. (bis)
Murua
Urbi gainean bizi ginan gu
txistu ta soinua joaz,
aita ere pozik artzantzarako
semeak zuen gogoaz,
kalea ere seme maitea
bete zaigu arazoaz,
aita bakarrik hemen utzita
kalera zergatik zoaz? (bis)
Lopategi
Aita bakarrik manten lezake
oso ez bada erdiak,
baina satorrez jantzirik daude
hemen diren belardiak,
eta zer janik ez dadukate
behorrak eta ardiak,
muino gainetik guri parrezka
ikusten ditut erbiak. (bis)
Murua
Erbi horiek dira neretzat
zorionaren lekuko,
eta zuk berriz langintza honi
hala ere orain uko,
bildurra daukat kale zuloan
ote zeraden galduko,
hemen daukazun lasaitasunik
han ez dezu bilatuko. (bis)
Lopategi
Hola galtzeko ni mozolotzat
ez nazazu hartu, aizu!
Edo zertako izan zaitut nik
neure aita eta maisu?
Ogi faltaren bildurra duzu
egia garbi esaizu!
Kalian biltzen dudanetikan
zerbait etorriko zaizu. (bis)
Murua
Kale zuloan langabezia
orain jarri zaigun moda,
droga ta saltsa ugari dala
ekartzen dizut gogora,
han igartzen da ustekabean
sasoian dagoen lora,
alde egiteak utzi izazu,
zatoz aitaren ondora. (bis)
Lopategi
Zuk nahi zenduna egin zenduen
oraintxe da nire txanda,
piskat hegoak hazitakoan
neri ez jarri demanda,
Donosti hortan alperrikoa
nitzat droga propaganda,
sagardo ona edango dut nik
Hernani aldera joanda. (bis)
Murua
Sagardo eta parranda dezu
zure burmuinean beti,
seme zintzoa ez zabiltza gaur
aitak jarri zun bideti,
kalera zoaz artzai utzirik
aita zahar hau bakarti,
horrelakorik ez zaio egiten
maitatzen dan aita bati. (bis)