Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Udaletxean hartu dituzuen azken erabakien berri emanez, bandoa jo behar duzu zeure herriko kaleetan zehar.

Description

Melody
Bihotz gureko Tolosa zaharra
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Batzar batean izaten dira
sarri askotan auziak,
gure bilerak izan ohi dira
gogorrak eta luziak,
erabaki hau hartu genduen
jakin dezala jendiak,
gaurtik aurrera hemen euskeraz
ohi dira batzar guziak.

Zenek ez daki obra batzuek
herrian daude gertuko,
eta lanean, han nor hasten dan,
entzun hau jakin orduko,
esaminetan guztiak dira
banan banan probatuko,
baina euskeraz ez dakienik
ez da lanean hartuko.

Batzar horretan ibili gendun
hainbat buila ta zarata,
azken orduko erabaki bat
hartzea nola zan falta,
eta albiste pozgarriena
neukan geroko lagata,
multa guztiak barkatu dira
erramu eguna dala ta.