Bertsos - View details To know more about this section
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Xabier "Euzkitze"
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Xabier "Euzkitze"
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Euzkitze
Aspaldi jakin arren
senarraren berri
hain alua zinenik
ez nizun igarri,
horrekin hizketan da
sorpresaz etorri,
kolgatu ezaiozu
sorgin alu horri!
Lazkano
Nere ekintza ez du
asko bedeinkatu,
gauza ez bait liteke
horren gaizki hartu,
txukun ari danari
zertan debekatu?
Auzoa maitatzea
noiztik da pekatu?
Euzkitze
lkusiz emaztea
liberala dala,
zuk landu nahi zenduke
terreno zabala,
hark ezingo du jarrai
amante bezala,
nahi badu betirako
eraman zaitzala.
Lazkano
Orain ta errezago
da nere ametsa,
etorkizuna ez dut
hain ilun ta beltza,
bereganatzea det
kolpetikan pentsa,
ta ez al da izango
zu bezin traketsa.
Euzkitze
Gezurra ere noiznahi
ixuritzen baitu,
senarraren esanak
ezin nau lasaitu,
nahi badezute tratu
zikinez jarraitu,
baina bi aste baino lehen
bidaliko zaitu.
Lazkano
Haserreturik dago
gure babalora,
eta oraingoz joan
liteke kanpora,
asma ezina badu
esangoiot nora:
Erretza hartu eta
tximinian gora.