Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Luis Otamendi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Otamendi, Luis
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Otamendi, zuk ikasketak unibertsitatean egin ondoren zeure herrira itzultzea erabaki duzu, herrian ordea ezin duzu lanik aurkitu. Hemen Sebastian, zure anaia, eskuak lazturik eduki arren lan faltarik ez duena.

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Luis Otamendi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Otamendi
Gazte gazterik ni ikasitzen
hasi nitzan oso bero,
goizean jaiki ta eskolara
hor nijuan egunero,
ikasi eta ikasi hortxe
bihurtu naiz erdi ero,
baserri aldera joan nahi nuke
han giro ederra dago,
ta lan piska bat eman zaidazu
zuk asko dezun ezkero.
Lizaso
Gaztetatikan eskola baten
saiatu zerade trebe,
urte askotan bizi zerade
liburuaren mirabe,
nik tan asko dut ta gutxiago
edukiko banu hobe,
zuk lanikan ez, nahiz eta izan
titulu on baten jabe,
ogia irabazten zaila da
eskurik zikindu gabe.
Otamendi
lkasketan nik egina bait det
al dakit zenbait gastu ta
eskolara ni beti hor noa
txukun-txukun orraztuta,
ikasi eta lanikan ezak
ondoren onik ez du ta
zu berriz lanen gogotik zabiltz
eskuak ondo laztuta
nik ere pozik egingo nuke
nahiz ta burua beztuta.
Lizaso
Aitortu behar ikasten beti
gogokoa ta jatorra,
tituloa ta lanikan eza
ai zer arazo gogorra,
dagoanari heldu beharra
datorkizu derrigorra,
utzi pluma ta hartu itzatzu
atxurra ez bada borra,
bestela nola ordaindu behar
gurasoekiko zorra.
Otamendi
Nere guraso jatorrak hara
bialdu Ieku onera,
esan zidaten ikasi asko
eta atera karrera,
gaur pentsatzen det: Ikasitzea
hemen mesede ote da?
Lana nahi eta lanikan gabe
eskale baten antzera,
zure etxean egingo nuke
mantenduaren aldera.
Lizaso
Sendi tartean arazo hauek
konpondu izan dituzte,
ta lanarekin ez zazu izan
horrenbeste buruhauste,
nik bezelaxe heldu lanari
ta gogoz zu saia zaite,
baserritikan aberasterik
arren ez zazula uste,
baina gutxinez egin ezazu
zedorrentzako hainbeste.