Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Igande goizean hamaiketan ohetik jeiki eta sukaldean sartu zarenean hor ikusten duzu zure ama zaharra tirriki-tarraka bazkaria prestatzen.

Description

Melody
Iparragirre abila dela
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Atzo gauean parrandan nintzan
oraindik bainago gazte,
jaikitzerako ordu txikiak
igandero hor datoze,
zu tirriki-tarraka
ta baldarka baldarka,
horrenbeste buruhauste,
oraindik ere maitatzen nauzu
merezi dedan hainbeste.

Gaur bezelaxe ama semeak
gertatu ohi gera sarri,
jeiki ta ia hitzikan ere
bidali gabe alkarri,
begiak gorritua,
mingaina loritua,
nago estu eta larri,
apetitorik ez daukat eta
askorik ez zazu jarri.

Aitortzen dizut etxetik kanpo
ama igaro det gaba,
egunsentia pasa ta gero
jo det etxean aldaba,
begira zer dizutan:
barrua daukat sutan,
jateko gauz horrek traba,
bazkaria baino nahiago det
ur freskorik baldin bada.