Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Andoni, Artxandatik Bilbora begira zaude. Hiru bertso bota iezaiozu.

Description

Melody
Begira nago jarria beraz
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Begira nago jarria beraz
zeru erditik mundura,
Bilbok aldeak sortu du nere
barrunpe hontan ardura,
kez estalia ikusitzen det
hiri haundien modura,
hori da zatar itxura. (bis)
Zalantzan nago oraindik ere
petroliua den hura,
hurbildu eta konturatu naiz
dala Nerbioiko ura. (bis)

Beraz gizonak jarriak daude
kutsaduraren esklabo,
Bilbo aldeko biztanle denak
martxa honetan akabo,
kutsadurak hor ba omen dauzka
nik ez dakit zenbat grado
garbia gendun lehenago, (bis)
orain zikina nagusitu da
pixkana eta gehiago,
erremeiua ipini dezan
Udaletxea nun dago? (bis)

Alper alperrik hasi ziraden
arren, arren eta arren,
ibai zikinak goikaldetikan
zerrikeria zekarren,
gure hirian bizi beharko
al danik eta ondoen,
badaukagu nahiko kemen. (bis)
Norbaitek egin gura baluke
lana sobra dago hemen,
beraz al dala bete dezagun
guztiok ito baino lehen. (bis)