Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Xabier
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Askoren iritziz aurrerapen haundiak egin ditu gizarteak. Zer diozu zuk?

Description

Melody
Neska zaharrak eta apaizak I
Stanza name
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza

Stanza name:  Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Historiaren hari zahar horri
behar diot orain tira,
aurrerapenei begira,
askori horrek begietara
ekartzen dio dirdira. (bis)
Pentsatzen nago lehengo ibaiak
Ien bezain garbi balira,
zer ur freskoen segira,
lehen bezalaxe gaur ere jaunak
lehen bezala hiltzen dira,
eta tankera berdin berdina
daramate hilobira. (bis)

Lehengo mendetan piztutzen zuten
mendi goietan zuzia,
tximista ere jauzia,
igual morroia biltzen zen bertan
eta berdin nagusia. (bis)
Aurrerapenik ez dut ukatzen
baina gauza itxusia,
sortzen bait dago hasia,
zoriona ere non ote dagon
hori da gaurko auzia,
zorion hori galdu ezkero
galduta dago guzia. (bis)

Auzi gogorra aurrerapena
jarri dutena aurrean,
zeruan eta lurrean,
oraintxe gaude arre edo iso
nunbait egin beharrean. (bis)
Gure begiak sarritan daude
Europako izarrean,
aurrerapen zakarrean,
hortik ez dator mesede dena
diot nik zuen aurrean,
kasikan askoz nahiago nuke
libre ohitura zaharrean. (bis)