Bertsos - View details To know more about this section
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Bertsoa entzun |
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Stanza name:
Neurri luzekoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zeinek esan du gure herriak
azkena gertu duela?
Zeinek esan du negarrez dala
amaren bihotz goibela?
Zeinek esan du euskal anaiak
zatiturikan gaudela?
Galde berari beste herri bat
nun elkartzen dan horrela.
Hau giroaren zoragarria!
Hau giroaren epela!
Sinistu, gero, gaurko motorrak
zuek izan zeratela:
zuen indarrez abestu dute
mutu ziraden bestela.
Baina uste dut mutuak ere
gaur abestu zezakeela...
ta iritzi hau eman nahi nuke
nik batzordeko bezela,
Xebastianen baimenarekin
zuentzat gaurko txapela!