Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Lopategi, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Jon
Sarasua, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda puntutan
Proposed topic
Garizuma dela eta biok konfesatzera joan zarete. Elizako lanak egindakoan tabernara joan eta bertsotan ekin diozue.

Description

Melody
Xarmangarria zera I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Lopategi, Jon Sarasua

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lopategi
Konfesatu al dituk
heure pekatuak?
Sarasua
Apaizari dizkiok
danak ukatuak,
Lopategi
hola ezin ditezke
izan barkatuak,
Sarasua
aurpegi txarra zuen
madarikatuak.

Sarasua
Ni bezain pekatari
bada Lopategi,
Lopategi
albora ez zazula
begitu gehiegi,
Sarasua
horrelako martxan guk
ez gentzake segi,
Lopategi
txikia izanik badu
hamaika komeri.

Lopategi
Ezin dut konprenitu
zure malezia,
Sarasua
ikusten danez gaizki
nago ni hezia,
Lopategi
neuk ipiniko dizut
neurri ta hesia,
Sarasua
ni txikia naiz baina
gaiztotzen hasia.

Sarasua
Asko ikasi diot
nik ijitoari,
Lopategi
denak ez deklaratu,
ez hasi kantari,
Sarasua
hemen denak esaten
ez al gara ari?
Lopategi
Holako insultorik
ez egin inori.

Lopategi
Pekatu haundiena
hortan egin duzu,
Sarasua
hortan nere maixua
laguna zera zu,
Lopategi
eta gure apaizak
despatxa zaitu zu,
Sarasua
halako jendiari
ezin egin kasu.

Sarasua
Bakoitzak nahi duena
aitortu dezala,
Lopategi
neurtu nahi zintuzket nik
gaztetxo petrala,
Sarasua
nik jarraitu nahi nuke
lagunak bezala,
Lopategi
hala ta guztiz ere
ez zaude apala.