Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Sarasua

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Sarasua, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Urte batzuk badituzu eta bakarrik bizi zara eta gaur konturatu zara oinetakoak lotzeko ere ez zarela gauza. Hiru bertso nahi duzun doinu eta neurrian.

Description

Melody
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Sarasua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sasoi batean izan nuen nik
gogoa eta indarra,
ustekabean denbora pasa
eta gelditu naiz zaharra,
laguntzarikan izan ez badu
oker liteke sustarra,
zein tristea dan zahartuta gero
bakarrik bizi beharra.

Gazte aroan eduki nuen
besteak haina arazo,
baina horiei bakar bakarrik
nahi izan nien eraso
gaur zapatilak lotu ezinik
aurrean daukat frakaso,
maitasunikan ez nun eman ta
maitasunik ez det jaso.

Sasoi danean bakardadea
izan liteke xamurra,
baina gerora etor liteke
tristeziazko bildurra,
gaztetan izan ez nuelako
buru on eta makurra,
orain sufritzen pasa beharko
gelditzen zaidan apurra.