Bertsos - View details   To know more about this section

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Performance
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Murua, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lantegi bereko bi sozio zarete, langile bat behar duzue baina aukeratu ezin. Sebastianek, gaztea nahi du; Muruak, ordea, gizon heldua.

Description

Melody
Mundu honetan holako gauzak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lizaso
Hara bazkide disputa hauek
dira guretzat kalteko,
nere esana zuk onartzea
ez ote degu hobeko?
Mutil gazteak alderdi asko
ditu bere mesedeko,
gizon helduak aje ugari
lanik ez digu beteko,
sasoia sobre nola behar dun
lana erruz egiteko.
Murua
Gaztea sarri gertatu ohi da
herabe edo makala,
zedorrengandik kontu atera
hori egia ez dala,
gainera juerga berekin dauka
bestalde gauza normala,
gazte horiek utzi alde bat
ta hautatu berehala,
txorakeririk egingo ez duen
gizon heldu ta formala.
Lizaso
Barkatu baina ez nago ados
zuk jarritako planean,
hobe zenduke behin makurtzea
lagunaren esanean,
sasoi duen bat hartu dezagun
guk biok aldamenean,
gogorik badu gure ondoan
ikasiko du lanean,
hemengo martxa eraman dezan
gu zahartzen geranean.
Murua
Droga ta saltsa dauka gazteak
ta ez lanean ahaleginik,
hoien artean ezin aurkitu
gizon helduen berdinik,
inoiz ez dute lan egiteko
izaten, ez, gogo finik,
asteburuan parranda bota
ia-ia kristo eginik,
ta aste osoa pasatzen dute
ajea bota ezinik.
Lizaso
Berdintsu dio nahiz erdi lotan
heldu astelehen goizean,
esandakoa egiten badu
gerora aste luzean,
ni ere holaxe hasi nitzan
aizu nere eskaxean,
gazterikan ez zazu baztertu
hain postura errezean,
balio duen nola agertu
aukera jarri ezean.
Murua
Aukera jarri ta inor gutxik
jo ohi du gure aldaba,
gazte horiei lanak sarritan
egiten bait die traba,
lana besteri erregalatu
ta parranda ezin laga,
hobe sasoiko gizon bat hartu,
hobe gurasoa bada,
soldatatikan mantendu ditzan
andre ta serne-alaba.