Bertsos - View details   To know more about this section

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Performance
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Bizitza guztia itsasoan eman duzu: Gaur egun ohetik mugitu ezinez zaude. Leihotik sartzen zaizu itsasoaren olatu hotsa.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere biziko eginkizunak
itsasoan izan dira,
potzu horretan badet egina
makina bat jira-bira,
adinen kargaz nere indarrak
jetsiak zaizkit erdira,
leiho ertzean sentitutzen det
haize hotzaren mugira,
negar malkotan bizi naiz beti
leiho zaharretik begira. (bis)

Maitale asko nuen etxean,
maitale asko auzuan,
sarritan amets e(g)iten zutenak
nere arraitxo gozuan,
horretan lana egina det nik
beti pausuan-pausuan,
baina Jainkoak egunen baten
elbarritzea nahi zuan,
askozaz ere nahiago nuen
bizi ta hil itsasuan. (bis)

Gazte aroko ibilaldiak
nik nolatan ez gogora,
hilabeteak egiten nitun
neure etxetik kanpora,
diru aldetik ez izan arren
merezi hainbat mejora,
itsaso lanik ez balitzake
ez nijoake inora,
berriro jaio baninteke (e)re
nijoake itsasora. (bis)