Bertsos - View details   To know more about this section

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Performance
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Jon
Lazkano, Imanol
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gerra nuklearraren arriskua dela eta, Enbeitak, gizon aberats honek, Imanol kontratistari babesleku bat eraikitzeko eskatu dio.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Imanol Lazkano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano
Badakizute arrisku hori
berauek jarri dutena,
eta orain datoz zuzenbidea(re)n
bila ahal dan azkarrena;
ikusirikan diru duenak
duten tranpa nabarmena,
nola antola baldin baneki
neronentzako aurrena.
Enbeita
Aukeratzeak ez ote zaitu
ene laguna alaitu?
Haundia egin eta barnean
zeu be(re) kabituko zaitu,
kontuak utzi eta lehenbailehen,
obra guztia amaitu,
bestela laster Nuklear honek
denok suntsituko gaitu.
Lazkano
Diru dutenak ekarria da
gaitz txar hori gizartera,
ta orain bera(r)i ikusten diot
bildurti baten tankera,
zu salbatzeko inbenturikan
nik ez nuke nahi atera,
harro zahar hori bukatu zaite
behartsuekin batera.
Enbeita
Fanfarroikeri asko didazu
ene lagun erakutsi,
diru gehiago hartu nahiean
gaur nahi didazu igurtzi,
dozun aukera egin diteke
momentu batean hautsi,
nahi baduzu zuk egizu eta
nahi ez baduzu utzi.
Lazkano
Aspaldi hontan egin dezute
armamentu txarra pranko,
ta arriskua denok batera
orain pasatu beharko,
garai joanean zerta(ra)ko dezu
hainbat kezka eta malko,
ondo pentsatzen jakin behar du
pekatu egiterako.
Enbeita
Nire burura bota nahiean
zabiltza kulpa guztia,
kontratistetan ez ote dugu
nagusi injustizia,
salmentan dago nire ustetan
oso giro itxusia,
jende probrea(r)i karu saldu ta
ateratzen du bizia.
Lazkano
Mundu hontara denok berdintsu
ekarriagatik amak,
batzuk badira behartsu eta
besteak goitik diranak,
baldin hor sutan jartzen badira
Nuklear aldiko armak,
nik zuen partez gordeko ditut
Herriko behartsu danak.
Enbeita
Ene laguna zu ari zara
zerorren buru kaltera,
ni banijoa beste bateri
enkargua ematera,
ta nahi dituzun arrazoi denak
zeuk nere kontra atera,
suntsituko da kontratista hau
moralarekin batera.