Bertsos - View details   To know more about this section

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Jon Sarasua

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Performance
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Areitio, Juan Mari
Sarasua, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bi dendari zarete, Areitio dendari zaharra, Sarasua dendari berria; dendari zaharrak inoiz ez du merkealdirik jartzen eta berriak, berriz, urtean bi aldiz jartzen ditu.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Jon Sarasua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Areitio
Nere denboran ederki asko
zerbitu det nik herria,
nekaturikan oin da besoak
burua eta gerria,
aizu ni naiz dendari zaharra
eta zu zara berria,
nere bidea ikasteko zuk
aizu badezu premia! (bis)

Sarasua
Ni jendearen sikologia
aztertzen bainaiz aritu,
dendan ezarri dudan sistemak
danak engainatzen ditu,
prezio erdian jertse guztiak
txukun da ondo zerbitu,
dozenerdika erosten dute
nahizta gero ez kabitu. (bis)

Areitio
Prezio jeisten hor aritzen da
nunbait estu eta presa,
honen bidea zein dan herriak
orain argi jakin beza,
jendea hola engainatzea
baidegu zure amesa,
holan luzero jarraitutzea
ez da izango erreza. (bis)

Sarasua
Gizarajua aurkitzen zera
beti atzera begira,
zure sistema zaharkitua
dezakezu erretira,
«aizan hi neska, hemen zeukanau
dana prezio erdira»,
zure bezero diren atsoak
nigana etortzen dira. (bis)

Areitio
Berarengana joan diradela
nere bezero gehienak,
arrazoi honek ematen deustaz
neri samin eta penak,
baina zuk ere jasoko dezuz,
gero horren ondorenak,
luzaro ezin lezake iraun
engainatzen dabilenak. (bis)

Sarasua
Gaur engainua mundu honetan
gauza normala da noski,
lege horixe daukagu eta
ez zait iruditzen gaizki,
merkealdia amu bat dugu,
nahizta izan amu ezti,
bi hilabetez merke-merke ta
urte osoan garesti. (bis)

Areitio
Kontuak kontu nere bidea(r)i
jarraitzeko asmoz nago,
nik honelaxe lan egiten det
bai orain ta bai lehenago,
eta zu ere jarri horrela,
bestela laister akabo,
herri honetan zuk uste dezun
hainbeste tonto ez dago. (bis)

Sarasua
Nere ustetan zuk esan dezu
oso baiezpen makala,
jendea hemen aurrean dago,
halaere entzun dezala,
nere lema hau hartu ezazu
zuk katixima bezala,
ta ez ezazu sekula ahaztu
jendea tontoa dala. (bis)