Bertsos - View details To know more about this section
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neska politek askotan jarri
ohi gaituzte bero-bero,
barteko hontan ere izan naiz
haur txiki bat bezain ero,
pentsatzen nuen bale nintzela
kotxean sartu ezkero,
baina ez dakit zer demonio
egin ote zidan gero,
maltzur itxura bazuen baina
ez nuen hauxe espero. (bis)
Neska zaleok izaten dugu
makinatxo bat kastigu,
oraintxe ere izan berri naiz
sorginen baten katigu,
bi iztar polit ikusi ezkero
zentzuak galtzen zaizkigu,
kartera falta eta kolpeak
baditut bi edo hiru,
oraintxe nago guztiz primeran
ez neska eta ez diru. (bis)
Dirudienez nesken artean
sorginkeridun asko da,
esaten nion neska hain azkar
ez zaitezela aztora,
oraintxen kolpe gerri aldera,
oraintxen musu lepora,
ondoren berriz zirri gaiztoa
azpikaldeko Ieihora,
potroak behintzat neurekin ditut,
horrenbestean gustora. (bis)