Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Saioa
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Xabier "Euzkitze"
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Larunbat gauean sartu zara neska gazte batekin zeure kotxean eta hor eraman duzu txoko batera. Egunsentian esnatu zarenean, lurrean zaude bakarrik, ez kartera ta ez kristo.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neska politek askotan jarri
ohi gaituzte bero-bero,
barteko hontan ere izan naiz
haur txiki bat bezain ero,
pentsatzen nuen bale nintzela
kotxean sartu ezkero,
baina ez dakit zer demonio
egin ote zidan gero,
maltzur itxura bazuen baina
ez nuen hauxe espero. (bis)

Neska zaleok izaten dugu
makinatxo bat kastigu,
oraintxe ere izan berri naiz
sorginen baten katigu,
bi iztar polit ikusi ezkero
zentzuak galtzen zaizkigu,
kartera falta eta kolpeak
baditut bi edo hiru,
oraintxe nago guztiz primeran
ez neska eta ez diru. (bis)

Dirudienez nesken artean
sorginkeridun asko da,
esaten nion neska hain azkar
ez zaitezela aztora,
oraintxen kolpe gerri aldera,
oraintxen musu lepora,
ondoren berriz zirri gaiztoa
azpikaldeko Ieihora,
potroak behintzat neurekin ditut,
horrenbestean gustora. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra