Bertsos - View details To know more about this section
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mundu hontara ekarri nitun
nik e(re) bost seme-alaba,
txiki zirela haiek hazitzen
izan nuen nahiko traba,
batzutan zuten negar marraska
hurrena berriz algara,
bi sentimentu nahasian ditut
eta zein diraden hara:
Haurrak hazia(re)n zoriona ta
bakardadea(re)n ikara. (bis)
Etxetik ospa joanak zaizkit
ez al da nahiko desditxa?
Nik egin nien beti kabian
geldi zitezen eskeintza,
bakardadea datorkit orain
gogorra eta bortitza,
halare nere semeen kontra
ez det aterako hitza,
nik konformatu beharra daukat...
Holakoa da bizitza. (bis)
Oraintsu joan da nere etxetik
ia bosgarren anaia,
neure bizitza neuk bakarrikan
beharko det, ba, garraia,
nunbait kanpoan hartua dute
berritasuna(re)n usaia,
nere bizitza eraberritzen
beharko det orain saia,
ondo pentsatuz bazen oraintxe
aldegiteko garaia. (bis)